XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kasino guztietako mahai nagusietan ageri dira honelako lagunak, hau da, egunero jokatzera hurbildu, dirua irabazi eta poltsikoan ezer sartzen ez dutenak.
Amuak dira, kasinoko jokalariak, hain zuzen ere, eta bezeroen ondoan esertzen dira bakarrik egon ez daitezen.
Batzuetan zortedunak dira eta bezeroek dirua jokatzen dute haien alde.
Bai eta irabazi ere!
Behin Las Vegasen neska gaztea agertu zen amuarena eginez
Halako zortea zeukan, jokalari guztiek egiten zuten apustu bere alde.
Kasinoak diru pilo ikaragarria galdu zuen.
Orduan, kasinoko
Gorriak ikusi zituen
Bezero dirudunen besotik eskegi zuten neska, bai eta kasinoko langile galanten ondoan ere.
Neskak ezetz.
Azkenean, hiru hilabeteko galerak izan ondoren, kasinoko
Etorri zait polizia terrazaren pretilean bermatuta ikusi nauenean.
Badakizu, hemen ez dute nahi inork bere burua aparkalekuko bosgarren pisutik kalera bota dezan.
Ikaragarritako ospe txarra lekarkioke kasinoari.
Jakina, gure segurtasunari begira dago gizenkote hau.
Eta nik hiriari egin nahi nion begirada...